Idoiaren eguna Izabako berezko jaia da. Idoiako Andre Mariaren omenezko eguna da, herriko zaindaria baita. Jaieguna da Izaban: izarbarrak Idoiako ermitara joaten dira, eta bazkariak antolatzen dira ondoren, koadrilaz koadrila.
Zehatz-mehatz

Belagua Bertikala kilometro bertikala modalitateko lasterketen barruan dago. Lakartxela mendia (1.979 m) igotzea da helburua; 3,9 kilometro eskas eta 950 metroko desnibela ditu ibilbideak. Irteera Arrako ermitan dago, Belagua ibarreko
Zehatz-mehatz
Belagua Bertikala kilometro bertikala modalitateko lasterketen barruan dago. Lakartxela mendia (1.979 m) igotzea da helburua; 3,9 kilometro eskas eta 950 metroko desnibela ditu ibilbideak. Irteera Arrako ermitan dago, Belagua ibarreko lautadan (Izabatik hamar kilometrora, gutxi gorabehera). Informazio gehiago: www.adi-ike.com.
Camille Extreme Izabako Kirol Elkarteak antolatu ohi duen mendi-lasterketa bat da. 2005ean egin zen lehenengo aldiz; 31,6 kilometro ditu ibilbideak, eta Ezkaurre mendia, besteak beste, igotzen da. Euskal Herriko eta
Zehatz-mehatz
Camille Extreme Izabako Kirol Elkarteak antolatu ohi duen mendi-lasterketa bat da. 2005ean egin zen lehenengo aldiz; 31,6 kilometro ditu ibilbideak, eta Ezkaurre mendia, besteak beste, igotzen da. Euskal Herriko eta Espainiako txapelketak hartu ditu, eta nazioarteko zirkuituen parte ere izan da (Skyrunner Series, adibidez). Informazio gehiago: www.adi-ike.com.
Idoia izena duten emakume guztiak Izabako Idoiako Andre Maria ermitan bildu daitezke egun horretan. Izabako lekurik berezienetakoa den hartan, Idoien Liburuan erregistratzeko aukera dute izena.

Hiru Behien Zerga Europako itunik zaharrena da. Urtero, uztailaren 13an, Uztarroze, Urzainki eta Garde, Izaba buru dutela, Baretos ibarreko ordezkariekin biltzen dira. Ekitaldian, Frantziako ordezkariek 3 behi ordaindu dituztela egiaztatzen
Zehatz-mehatz
Hiru Behien Zerga Europako itunik zaharrena da. Urtero, uztailaren 13an, Uztarroze, Urzainki eta Garde, Izaba buru dutela, Baretos ibarreko ordezkariekin biltzen dira. Ekitaldian, Frantziako ordezkariek 3 behi ordaindu dituztela egiaztatzen da. Ekitaldia San Martingo Harriko gailurrean egiten da, 262. mugarrian.
Santiago zaindariaren festak Izabako festa “handiak” dira. Uztailaren 25aren inguruan ospatzen dira urtero. Musikak, gastronomiak eta jolasek osatzen dute jaiegun horretako egitaraua, bai helduentzat, baita txikientzat.

Izabako Zinema Kultur Elkarteak zinema-zikloa antolatzen du urtero, abuztuan; izan ere, jende asko egon ohi da herrian garai horietan. Ziklo horrez gain, elkarteak filmak programatu ohi ditu urtean zehar Izabako
Zehatz-mehatz
Izabako Zinema Kultur Elkarteak zinema-zikloa antolatzen du urtero, abuztuan; izan ere, jende asko egon ohi da herrian garai horietan. Ziklo horrez gain, elkarteak filmak programatu ohi ditu urtean zehar Izabako zineman.
Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.Vale