Asolaze Kanpina berriz ere zabalik da

Izabako Udalak egindako hobekuntzen ondotik, errentari berriek ibilbide berria abiatu dute

Asolaze Udal Kanpina zabalik dago berriro. Otsailaren 16tik, Jentil Harri sozietateak, Izabako Udalak lizitatutako kontratuaren esleipendunak, bere zerbitzuak eskaintzen ditu.

Kontratu beriak bost urteko iraupena izango du eta, urtean, 65.200 euroan esleitu da.

Joan den urrian instalazioa itxi ondoren, Izabako Udalak plegu berriaren lizitazioa jarri zuen abian, eta, aldi berean, hobekuntza garrantzitsuak egin dira Asolaze Kanpinean.

Esparrua sakon garbitzeaz gain, taberna-jatetxea erabat birgaitu da. Sukalderako eta jatetxerako beharrezko material guztia hornitu, argiztapen aldatu eta margotu egin da. Aldi berean, pelletezko berogailu bat jarri da eraginkortasun energetikoa hobetzeko.

Irekieraren ondoren, otsailaren 19tik aurrera, Asolaze Kanpinak Eski Eskola Kanpainako ikasle talde bat hartuko du.

Asolaze Kanpinaren telefono berria 948395766 da.

 
 
 
 
X