Carlos Anaut alkate karguaz jabetu da Izaban

Sergio Ureña, zinegotzi gazteenak, aginte makila eman zion Carlos Anauti.

2023ko abenduaren 16an egin da Izabako Udala eratzeko osoko bilkura, azaroaren 26ko udal hauteskundeen ondoren.

Carlos Anautek, Garbisa Hauteskunde Elkartearen hautagai-zerrendako buruak, aginte-makila eskuratu du eta Izabako alkatea izango da. 70 urterekin, Anautek, bigarrengoz aukeratua izan da alkate gisa, izan ere, 1983ko hauteskundeetan ere zerrendaburu bezala aurkeztu eta hauteskundeak irabazi zituen.

Gainerako zinegotziek ere karguak hartu dituzte: Pedro Antonio Pilart, Karin Hübner, Aitor Perez, Nacho Garces, Javier Tapia eta Sergio Ureña.

Guztiak Garbisa Hauteskunde Elkartekoak dira, zeina zerrenda bozkatuena izan zen, botoen % 86 lortuta azaroaren 26ko udal-hauteskundeetan.

X