BELAGUAKO ATERPETXEA

Belaguako aterpeak ateak berriro irekitzeko bidean jarraitzen du. Obrak azken txanpan daude, eta badakigu jadanik nork kudeatuko duen ondorengo bost urteetan. Angel Morató eta bere taldeak lortu dute aterpetxearen kudeaketa, Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeak lizitatu ondoren. Moratók ia 20 urte daramatza mendiko aterpetxeetan lan egiten eta kudeatzen, hala nola Goriz, Bujaruelo edo Pinetakoak (hirugarren horretan igaro ditu azkeneko 12 urteak).

Obren amaierak eta inaugurazioak ez dute data zehatzik, baina espero da Belaguako aterpetxe berrituaren ateak udaberri amaieran irekitzea, 15 urtez itxita egon ostean.

X