Izabako igerilekua
Udalak zundaketa bat abian jarri du igerilekuaren etorkizuna zehazteko

Angel Galé udal igerilekua itxita dago irailaren 30etik. Izabako Udalak horrela erabaki zuen, udal diru-kutxari eragiten zion kostua gehiegizkoa zelako.
Kontratuaren arabera, Udalak urtean 50.000 €-ko ekarpena egin behar zuen, baina azken 12 hilabeteetan benetako kostua handiagoa dela egiaztatu dugu, hainbat konponketa egin eta ordaindu egin behar izan direlako. Azken finean, udal kontuak desorekatzen dituen ekarpena da.
Igerilekua irekita mantentzeko, herriak eta herritarrek behar dituzten beste inbertsio batzuk arriskuan egon zitezkela ikusirik, aldi baterako ixtea erabaki genuen. Orain datuak aztertzen eta zenbakiak koadratzen saiatzen ari gara, igerilekua berriz irekitzeko zer aukera dauden ikusteko. Baina ez orain arte ezagutzen genuen igerilekua bezala, baizik eta kirol eta gizarte zentro gisa.
Baina, zer esan nahi dugu kirol eta gizarte-zentro bati buruz ari garenean? Orain arte honako zerbitzu hauek genituen:
- Igerilekua
- Spa
- Gimnasioa
- Sauna
Baina, horietaz gain, Angel Galé Kirol eta Gizarte-Zentroak zerbitzu gehiago eskaini ditzala nahi dugu:
- Jarduera osasungarriei buruzko ikastaroak eta saioak: spinning, aquagym, zumba, aerobic, etab.
- Fisioterapia, errehabilitazioa eta estimulazioa ur-inguruneetan.
- Zahartze osasuntsurako ariketak.
- Turismo-informazioko gunea.
- Prestakuntza-gelak.
- Zentro soziala honako hauek barne;
* Terraza soropilean urte osoan.
* Bazkideek erabiltzeko erreserbatu ahal izango dituzten aretoak.
Horrela, instalazioa erakargarriagoa izango da eta balio handiagoa ematen dio Izabari, bertako biztanleei eta bisitariei; baina baita, ezin dugu ahaztu, Erronkariko bailara osoari ere, instalazio horren onurak jaso eta zerbitzuak erabili baititzake.
Hori guztia aurrera eramateko eta inbertitzeko prest gaude. Baina, beti, bai Izaban baita inguruko herrietan ere inplikazioa dagoela ikusten badugu. Irailaren 30ean 109 bazkide zituen igerilekuak. Eta kopuru hori ez da inondik inora nahikoa.
Horregatik, ezer martxan jarri aurretik, jakin behar dugu ea benetan interesik dagoen horrelako proiektu batean. 200 bazkide baino gehiago baditugu bakarrik izango da proiektu bideragarria eta iraunkorra epe luzean. Eta, gainera, zenbat eta jende gehiago izan, orduan eta erakargarriagoa egin ahal izango dugu denon artean azpiegitura hau.
Tarifa eta modalitate hauek ezarriko lirateke:
- Helduen kuota: 27 €/ hilean
- Jubilatuen kuota: 20 €/ hilean
- Asteburuko kuota: 15 €/ hilean
Helduen eta asteburuko kasuetan, 16 urtetik beherakoek sarrera doan izango dute bi gurasoak bazkideak badira. Jakina, guraso bakarreko familien kasuan, adingabearen aita edo ama bakarrik izan beharko da bazkide.
Gainera, norbaitek interesa izango balu, baina bere egoera ekonomikoagatik tarifa horiei ezin badie aurre egin, kasu bakoitza errentaren arabera aztertuko da.
Interesa baduzu, mesedez, bidali Udalera zure izena, abizenak, telefonoa eta posta elektronikoa eta bazkide egiteko aukeratuko zenukeen modalitatea. Honako bide hauek dituzu:
- Udaleko WhatsApp zenbakia: 617661282.
- Email: izabakoudala@gmail.com.
- Udal-bulegooetan presentzialki ere utz dezakezu informazioa.
Ggogoratu, proiektua martxan jartzeko interesa duen jende nahikoa dagoen ikusteko zundaketa bat dela.
Izabako Udaletik abenduaren 10a arte zabalik izango dugu informazioa jasotzeko epea. Hortik aurrera, eta datuak eskuetan, proiektu hau bideragarria den ala ez ikusteko moduan egongo gara.
INFORMAZIO GEHIAGO NAHI BADUZU EDO ZALANTZAK BALDIN BADITUZU BI SAIO ANTOLATUKO DITUGU DENA ARGITZEKO:
EGUNA: AZAROAK 28
ORDUA: 18:00h / 19:30h
LEKUA: IZABAKO ZINEMA (edukiera mugatua)
Aldez aurretik, eskerrik asko zure laguntzagatik!