Izabako udal zinema berritu da

Lehenengo fasean argindar sistema osoa eta audiokoa hobetu dira

Izabako Udalak herriko udal zinemaren birgaitzea abiatu du. Azpiegitura hau herritarrek gehien erabiltzen duten azpiegituretako bat da. Zehazki, egin diren lanen artean garrantzitsuena argindar instalazioaren hobekuntza izan da. Sistema berriak argindar kalitate gehiago, segurtasun gehiago eta kontsumo efizienteagoa bermatuko ditu. Aldi berean baliatu da proiekzioen soinu sistema hobetzeko eta bere erabilera errazteko beharrezko moldaketak egin dira.

Izabako udal zinemaren barrualdea berritzeko proiektua Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresetako Departamentuaren laguntzarekin finantzatu da.

Egindako lana zinemaren barrualdearen berritzearen lehen zatia besterik ez da. Datozen bi urteetan aurreikusita dago eserlekuak aldatuko direla eta Izabako udal zinema hobetzeko beste moldaketa batzuk burutuko dira.

X