Santiagoko jaiak 2022

Bi urtez bertan behera gelditu ostean, Izabako Udalak bost eguneko egitaraua prestatu du

Bi urtez herriko jaiak bertan behera utzi eta gero, Izabak Santiagoko jaiak ospatuko ditu uztailaren 22a eta 26a bitartean.

Txupinazoa Izabako Osasun Etxeko langileek bota dute. Era honetan, herriak aitzatetsi eta eskertu nahi izan du, langile horiek egunerokoan gurean egiten duten lana eta bide batez, azken bi urtetan pandemian egindako guztia.

Egitarauari begira, aipatzekoa aurten lehen aldiz ospatu den auzoetako bazkaria. 300 pertsonatik gora bildu ziren Barrikata, Burgiberria, Izarjentea, Mendigatxa, Bormapea eta Garagardoia auzoetan.

Udalaren aldetik, eskertu nahi diegu jaietan parte hartu duten guztiei erakutsitako jarreragatik eta sortu den giro ederragatik.

Azkenik, gogoratu behar da, Endone Xipiain jaiak irailean ospatuko ditugula (irailaren 16tik 18ra).

X