Josefa Molera omenaldia

Izabako Udalak herriko Alaba Kutun izendatu du, bere jaiotzaren mendeurrenean

Izabako Udalak Josefa Molera Mayo zientzilari izabarraren omenezko ekitaldia egin du. Herriko Alaba Kutun izendapen ofiziala egin eta gero, zineman antolatutako ekitaldian Molerak bere ibilbidean zehar egindakoak goraipatu nahi izan dituzte. Emakume izanik, zientzia munduan lortutako emaitza bikainak azpimarratu ditu Carlos Anaut jarduneko alkateak. Nafarroako Gobernuko eta Josefa Moleraren sendiaren ordezkarien aurrean, “jarri zituen helburuak lortzeko bere meritua eta ahalmena, garai batean zeinetan emakume batzentzat askoz ere zailagoa zen burutu zuen lana garatzea”. Era berean, azpimarratu du udaletxeak hartu duen “konpromisoa” zientzialariaren bizitza eta lana barreiatzekoa, balio izan dezan “hurrengo belaunaldietarako eredu modura”.

Ekitaldian zehar, ekin zaio aktaren irakurketari eta omendu dira Alaba Kutuna izendatua izan den Maria Josefa Molera, eta bere senitartekoak, zeinek opari bat jaso duten Izabako Udalaren eskutik, haien esker oneko hitzak tarteko. Omenaldiagatik eta bere pertsonarekiko estimuagatik.

Maria Josefa Molera Mayo Izaban jaio zen 1921ean. Madrilen osatu zuen Zientzia Kimikoen unibertsitateko bere prestakuntza; bertan garatu zuen halaber profesionalki Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko (CSIC) Rocasolano Kimika-Fisikako Institutuari lotutako bere karrera zientifikoaren atal bat. Oxfordeko Unibertsitateko eta Sheffieldeko Unibertsitateko (biak Erresuma Batukoak) doktoretza ondoko bere egonaldi profesionalek ahalbidetu zioten Espainiara abangoardiako ezagutza bat ekartzea, batez ere zinetika kimikoaren ikasketetan, esaterako fotolisiaren teknika berritzaileak edo gasen kromatografiarenak; azken esparru honetan aldarrikatu zen nazioarteko erreferente modura.

Maria Josefa Molera Mayok bikaintasunezko ibilbide bat garatu zuen, bereziki zinetika, fotokimika eta kromatografia alorretan. Zientzia arloan emakume erreferentea izan zen maila nazionalean, halaber aintzatespena lortuz nazioarteko mailan. Beste sarien artean jaso zituen CSIC-en Alfontso X. a Jakituna Saria, Perkin-Elmer Saria eta Fisikako Espainiako Errege Elkarteko Kimikaren Domina

X