Disuasio-aparkaleku berria

Izabak jasaten dituen aparkatzeko arazoak arintzea du xede

Izabako Udalak ibilgailuentzako disuasio-aparkaleku berria egin du. Herria denboraldi jakin batzuetan autoz gainezka izaten da eta aparkatzeko arazoak sortzen dira; hortaz, eremu horren helburu nagusia Izabak jasaten dituen aparkatzeko arazoak arintzea da.

Ibilgailuentzako disuasio-aparkalekua moldatzeko proiektua Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresetako Departamentuaren laguntzarekin finantzatu da.

Azpiegitura berria herrigunetik 600 metrora dago merendero baten ondoan. Gainera, NA-137 errepide ondoan eta Ezka ibaitik metro gutxira kokatuta dago.

X