Covid 19 txertaketa

Izabak 80 urtetik gorakoen txertaketa hartu du

Martxoaren 17an, Covid 19aren kontrako txertaketa prozesua abiatu zen Izaban, Erronkari Bailarako 80 urtetik gorako pertsonentzat. Erminea frontoiak hartu zuen Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak jarritako dispositiboa. 150 bat pertsona pasatu ziren txertoaren lehen dosia jartzeko.

Nafarroako Gobernuak aurreikusi duenez, apirilaren 7an Izabara itzuliko dira 80 urtetik gorako pertsonentzako bigarren dosia jartzeko. Lehenengo dosiarekin bezala, orduan ere Osasun Departamentuak pertsona bakoitzari ordu bat emango dio frontoira gerturatzeko.

X