Hiru Behien Zerga

Hiru Behien Zerga Covid 19ak sortutako egoerara moldatuta ospatu da

Beste urte batez, Erronkariko Baialarako eta Baretouseko ordezkariak San Martingo Harriaren 262 mugarriaren inguruan elkartu ziren uztailaren 13an, Hiru Behien Zerga zigilatzeko. Diotenez, Europako bake itunik zaharrena da, baina bizi dugun osasun krisiak baldintzatuta garatu zen.

Alde batetik, bi bailaretako agintariek jendea ez bertaratzea gomendatu zuten. Eta esan beharra dago Izabako Udaletik eskerrak eman nahi dizkiegula gure bizilagunek erakutsi duten erantzukizunagatik eta jokabide arduratsuagatik.

Baina, gainera, erritualean ere aldaketak izan ziren. Ordezkari guztiek akordioa zigilatzeko esku bat beste baten gainean jartzea ezinezkoa zenez, XX. mendearen hasierara arte erabiltzen zen metodo bat erabili zen. David Baines eta Pierre Casabonne, Izabako eta Aretteko alkateek, akordioa sinatu zuten, mugarriaren alboetan lantza bana sartuz eta era horretan Covid 19.ak agindutako osasun baldintzak betez.

Gogoratu behar da ekitaldi instituzionalez gain ez zela beste jarduerarik egin.

X