FARMAZIA
Izabako farmazia birmoldatzeko obrak abian daude jada. Udalaren lokal batean dago farmazia, eta jada hasi dituzte gaur egungo arautegira egokitu ahal izateko lehenengo lanak. Zenbait hilabetez itxita egon ostean, berriro irekitzeko prozesu bat hasi zuen udalak; horretarako, birmoldaketa handi bat behar da, alde batetik, abian jarri dena jada, beharrezko tramiteak egin ondoren.

Beste aldetik, farmazia kudeatzeko norbait behar da, eta hori ere lortu da, pertsona bat interesaturik baitago; farmazia alokatu du dagoeneko Farmazia berriro irekitzeko data zehatzik ez badago ere, udaberri amaiera aldera izango dela aurreikusten da.