Hirigintza planaren aldaketa
2. poligonoko 399. eta 26. lurzatietako Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzaileari hasierako onespena ematea

Isaba/Izabako Udalak, 2023ko maiatzaren 3an egindako udal bilkuran, erabaki zuen hasierako onarpena ematea Isaba/Izabako Udal Plan Orokorraren zehaztapen egituratzaileen aldaketa puntualari, Izabako Udalak sustatuta, 2. poligonoko 399. eta 26. lurzatien eremuan.
Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean jartzen da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hilabeteko epean. Epe horretan, espediente hori interesdunen eskura egongo da udal-bulegoetan, egoki iritzitako alegazioak egin ahal izan ditzaten.
Isaba/Izaba, 2023ko maiatzaren 3a. – Alkateordea, Carlos Anaut Abadía.