Izabako Udalak kirol dinamizatzaile gisa aritzeko lan eskaintza kaleratu du

Besteak beste, Larra Larrau zikloturista martxaren antolaketaz arduratuko da

Izabako Udalak lanpostu bat eskaintzen du KIROL DINAMIZATZAILE lanak egiteko. Lan nagusia Larra Larrau zikloturista kudeatzea eta antolatzea izango da. Besteak beste, ekitaldia kudeatzeaz, babesleekin harremanetan jartzeaz, sare sozialak eramateaz, kontabilitateaz arduratuko da.

Era berean, Udalaren kirol-instalazioen (pilotalekua eta igerilekua) eta sare sozialen kudeaketa koordinatzeaz eta Izaban aisialdiko eta kiroleko jarduerak dinamizatzen laguntzeaz arduratuko da.

Euskaraz zein gaztelaniaz moldatzen den elebidun baten profila eskatzen da. Eskaintzen den soldata urtean 22.000 € dira.

Hasiera batean, kontratuak 10 hilabeteko iraupena izango du, lanaldi osoan eta zehaztu beharreko ordutegian. Hala ere, Udalaren asmoa lanpostua denboran mantendu ahal izatea da.

Interesdunek erdi-mailako ikasketak, INEF edo antzekoak izan beharko dituzte, eta antzeko lanpostuan izandako esperientzia eta sorosle-titulua baloratuko dira. Frantsesa edo ingelesa bezalako hizkuntzak menperatzea ere baloratuko da.

Halaber, Agoitzeko Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon beharko dute, 2024ko urtarrilaren 19a baino lehen (948-336179 telefonoaren bidez izapidetu daiteke). Ikus BANDO OFIZIALA.

X