Izabako zinemaren eraberritzea amaitu da

Orotara egindako inbertsioa 93.000€-koa izan da eta Nafarroako Gobernuak 23.000€-ko dirulaguntza eman du

Izabako Udalak herriko zinemaren eraberritzea amaitu du. Egindako lanen artean daude sistema elektrikoa erabat berritzea, instalazioko besaulkiak eta moketa aldatzea, eta soinu-sistema berria instalatzea.

Erreforma 2021ean hasi zen eta 2023an amaitu da. Erreformak, orotara, 93.750,75 €-ko inbertsioa ekarri du.

Proiektuak Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza du. Zehazki, laguntza 23.563,37 €-koa da, eta Pirinioetako toki-erakundeentzako laguntzen ildoan sartuta dago, Lurralde Garapen Iraunkorreko proiektuetan inbertsioak egiteko.

Gainera, Seisa Elkarteko zinegotziek legegintzaldi osoan zehar zinegotzi izategatik jasotako dirua proiektu hau finantzatzeko bideratu dute. Guztira, zinegotzien ekarpena 20.000 €-koa izan da.

X