Udalerri independente eratu arte (1846), Izabaren historia Erronkaribarrarenari oso lotuta egon da beti, nahiz eta 1665ean handik bereizten saiatu zen. XIII. eta XIV. mendeetan jende gehien zituen herrigunea zen, zalantzarik gabe.
Frantziako mugatik oso gertu dagoenez, mendeetan zehar igaro diren armada askoren jomuga izan da. Horren adibide da 1427ko iraileko sute ikaragarria; herriko 270 etxeen hamarrena baino ez zuen zutik utzi. Elizan ibarreko artxiboa gorde ohi zen, baina beste sute batek suntsitu zuen 1523an.
Independentzia Gerran, fusil- eta bolbora-lantegi bat ezarri zen Izaban. Hori dela eta, frantsesek, garaituak eta erretiratzen ari zirela, herriari su eman eta etxe gehienak suntsitu zituzten 1813an. Hala ere, hurrengo hamarkadetan, herria berreraiki eta gerra aurretik zena baino handiagoa egin zen; izan ere, 1847an, 178 etxe zituen. Aduana ere bazuen.
Aurreko mendeko hogeigarren hamarkadan, hiltegi modernoak eta harraska estaliak zituen, instalazio berriak denak, eskolak bezala. Guardia Zibilaren kuartela eta teileria bat ere bazeuden.
Biztanleriari dagokionez, XX. mendeko 50. hamarkadaren erdialdean mila biztanle baino gehiago zituen, baina kopuru hori gutxituz joan da hamarkadaz hamarkada. Gaur egun, 400 pertsona inguru daude Izaban erroldatuta.
Urte horretakoa da Hiru Behien Zergaren lehenengo erreferentzia dokumentala, baina mende batzuk lehenagokoa izan daiteke ituna. Ordutik, Izabako Udalak, alde batetik, Erronkaribarreko Garde, Uztarroze eta Urzainkiko udalekin batera, eta, bestetik, Baretos ibarreko ordezkariek Europako bake-itun zaharrenetako batean parte hartzen dute.
Sute suntsitzaile batek herriko 270 etxeen hamarrena baino ez zuen zutik utzi. Inguru hartan, Izaba biztanle gehien zituen herria zen, 297 etxe guztira, eta 27 baino ez ziren salbatu.
Beste sute batek Erdi Aroko eliza suntsitu zuen, Erronkaribarreko artxiboa gordetzen zuena. Horregatik, gaur egun ezin dugu hobeki ezagutu garai hartako Erronkaribarreko bizilagunen historia
Independentzia Gerran, fusil- eta bolbora-lantegi bat ezarri zen Izaban. Hori dela eta, frantsesek, garaituak eta erretiratzen ari zirela, herriari su eman eta etxe gehienak suntsitu zituzten 1813an.
Izaba udalerri independente izendatu zuten