Izaba ingurune naturalagatik ezaguna bada ere, herriak eskaintza kultural handia dauka. Bisitaria herrira iristean, herriaren egiturak bere arreta deitzen du. Pirinioetako etxeen arkitektura tipikoa eskaintza kulturalari lotuta dago.
Memoriaren Etxea horren adibidea da; museoak erronkariarren historia eta bizimodua ezagutzeko aukera ematen digu. Besteak beste, historian zehar erabili diren erronkariar jantziak erakusten ditu.
Idoiako ermita bisitatzeko aukera ere ezin da galdu. Izabako lekurik bisitatuen, atseginen eta berezienetako bat da. Herritik kilometro gutxira dago, GR-11 bidea pasatzen den bazter batean. Usu paseatzen dira izabarrak handik.
San Zipriano gotorleku-eliza bisitatzeak ere merezi du. XV. mendean eraiki zen, harlanduz, eta deigarriak dira bere egitura eta handitasuna. Erretaula platereskoa da, 1537. urtekoa, eta 1751ko organo barrokoa ere ikusgarria da (1977an berritu zuten); kontzertuetan erabili daitekeen Nafarroako ale historiko bakanetako bat da.
Izabako goiko aldean, gaztelu baten aztarnak ikus daitezke (herriaren goiko aldea hartzen zuen bere garaian).
Ondare horren eta, batez ere, erronkariar jantzien balioa azpimarratzeko, Kurruskla Kultur Elkarteak, abuztu oro, Erronkaribarreko Jantzien Eguna antolatzen du, ehunka pertsona biltzen dituena. Izabako eta Erronkaribarreko historiako hainbat pasarte antzezten dituzte.
Para poner en valor todo este patrimonio y en especial el traje roncalés, cada año en el mes de agosto la Asociación Cultural Kurruskla organiza el Día de la Indumentaria Roncalesa que atrae a cientos de personas y que consiste en la teatralización de diferentes pasajes de la historia de Isaba y el Valle de Roncal.