ELURRA

Izaban mendez mende inguruan izan duen elurra tokiko ekonomiarako baliabide garrantzitsua da. Adibiderik argiena, 1985. urtetik Larra Belaguako pistetan antolatzen den Ipar Eskiko Eskola Kanpainia da (www.esquiescolar.com). Bertan milaka ikaslek eskiatzen ikasten du eta urtez urte dozenaka lanpostu bermatzen ditu zonaldean. Baina gainera, Erronkari Bailaran elurrak aisialdirako eskaintza zabaltzera laguntzen du.

Alde batetik, Larra Belagua ipar-eskiko gunea dugu, Izabatik 22 kilometrora, Belaguako mendatean bertan, 1.600 metroko altitudean. Eskiatzeko pistek 20 kilometro baino gehiago hartzen dituzte gune pribilegiatu batean, Larra natura-erreserbaren atarian, hain zuzen. Informazio gehiago: http://www.esquilarrabelagua.com/.

Eskiatzeko beste aukera bat Ereta-San Martingo Harria (Arette-La Pierre de Saint Martin) eski alpinoko estazioa da. Izabatik 28 kilometrora dago, Frantzian. Kokaleku pribilegiatua du, Arlas mendiaren oinetan, eta 2.000 metroko altitudean elurraz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen du. Informazio gehiago: https://www.pyrenees-bearnaises.com/explorer/neige/la-pierre-saint-martin/.

Baina ingurua zure kabuz ezagutzea nahiago baduzu, aukera anitz eskaintzen dizkizu Larra-Belaguak.

Elur-erraketekin paseo erraz bat eman dezakezu, mendiko eskiekin ibili edo neguko jardueraren bat egin inguruko edozein gailurretan.

X