Izaba errepideko ziklismoa praktikatzeko leku egokia da. Bide eta bidexken lasaitasuna Erronkaribarreko errepideetaraino hedatzen da. Pedalei eragiteko leku bikaina, zirkulazio gutxirekin, ibarreko txokoak ezagutzeko aukera ona.
Inguruan ditugun mendateak batzuk mugaren hegoaldean daude, eta beste batzuk, Frantzia aldean. Lehenengoen artean, San Martingo Harria, Belabarze, Zuriza, Laza, Matamachos edo Las Coronas daude, besteak beste. Gehienek aise samar igo daitezkeen maldak dituzte, gogorrak diren arren.
Mugaren beste aldean, ordea, ehunekoak askoz ere altuagoak dira. Larraine edo Soudet mendate mitikoak ditugu, bai alde batetik, bai bestetik, baita hain ezagunak ez diren beste mendate gogor eta ikusgarri batzuk ere, hala nola Izarbe, Bagargi edo Errozate.Ez da harritzekoa, beraz, Izaban Larra Larrau zikloturista-martxa egitea 1993 urteaz geroztik eremu paregabe horretan. Mila zikloturista baino gehiago elkartzen dira Izaban irail oro, martxa horrek eskaintzen dituen paisaiez gozatzeko. Informazio gehiago: http://www.larralarrau.com/.