MENDIAN KORRIKA

Izaba inguratzen duten mendi eta bideak mendian korrika egitearen moda hona ere iritsi denaren lekuko dira. Camille Extreme mendi-lasterketak bultzatuta hasi zen, hein handi batean; Izabako Kirol Elkarteak antolatzen du lasterketa hori 2005. urteaz geroztik (www.adi-ike.com). Urtero, 500 korrikalari baino gehiago biltzen dira Izaban 31,6 kilometroko eta 2.000 metroko desnibel positiboko ibilbidea egiteko; Ezkaurre mendia ere igotzen dute (2.047 m). Ibilbiderako esteka: https://eu.wikiloc.com/ibilbide-mendi-lasterketak/camille-extreme-ruta-actual-6485803

Camille Extreme lasterketaz gain, Cannelle lasterketak ere paisaia ederrak eskaintzen ditu, baina beste maila batean. 13 kilometro eta 900 metroko desnibel positiboa ditu. Mendi-lasterketak egiten hasi direnei edo gazteei zuzenduta dago. Ibilbiderako esteka: https://eu.wikiloc.com/ibilbide-mendi-lasterketak/cannelle-trail-6946395.

Beste lasterketa batzuek, hala nola Pirinio Garaiko Martxak, Belagua Bertikalak edo Ermiten gau-krosak, hango inguru mendi-menditsuan ibiltzeko aukera ematen diete lasterketazaleei.

Hala ere, bide balizatuen sareak aukera eta konbinazio asko eskaintzen ditu (mendi-ibilien atalean kontsulta daiteke) Erronkaribarreko txokoetan barna ibiltzeko, bideetan korrika, bakoitza bere erritmora.

X