Endone Xipian zaindariaren festak Izabako festa “txikiak” dira. Irailaren 16aren inguruan, San Ziprianoren egunean, ospatzen dira urtero; Izabako zaindaria da hori ere. Musikak, gastronomiak eta jolasek osatzen dute jaiegun horretako egitaraua, bai helduentzat, baita txikientzat.