IZABAKO ENERGIA-EREDUA

Izabak elektrizitateari lotutako energia-eredu berezi bat du. Naturak eskaintzen dizkigun baliabideak berak dira haren jatorria, eta Pirinioei bultzada bat emateko erabili nahi dugu orain. Izabako Udala produkzioaren, banaketaren eta, orain, elektrizitate-komertzializazioaren jabea da.

Zentral hidroelektriko bat dugu funtzionamenduan hirurogeigarren hamarkadaz geroztik. Zentralak energia berriztagarriak sortzen ditu duela zenbait hamarkadatatik hona, Belagua eta Belabarze ibaien urei esker. Beste leku batzuetan ere badaude antzeko azpiegiturak, baina gutxi dira udalak kudeatutakoak (Izaban bezala).

Elektrizitate-banatzailea ere udalaren eskuetan dago. Laburbilduz, Izaban ditugun kable eta zutoin elektriko guztiak udalarenak dira. Hori ez da oso ohikoa; Nafarroan, adibidez, bi herri baino ez dira mota horretako azpiegituren jabe. Banatzaile gehienak enpresa elektriko handien eskuetan daude.

Eta, hirugarrenik, Izabak egindako azken urratsa udaleko elektrizitate-merkaturatzaile bat sortzea izan da. Energía Río Ezka – Ezka Ibaia Energia S.L. izena du. Euskal Herrian lehena da eta udalaren beste baliabide bat izateko sortu da. 

UDALEKO ELEKTRIZITATE-MERKATURATZAILEA

Energía Río Ezka – Ezka Ibaia Energia udal-jabetzako elektrizitate-merkaturatzaile bat da, eta energia berriztagarrietatik datorren elektrizitatea eskaintzen du. Beste edozein enpresa elektrikok bezala funtzionatzen du: elektrizitatea ematen die bezeroei.

Baina bere filosofia gehienen oso ezberdina da. Hasteko, lanpostu bat sortu du, finkoa, kalitatezkoa eta luzerakoa; datu garrantzitsua da hori, Pirinioetan lan-merkatua nola dagoen ikusita. 

Hortik aurrera, enpresa publiko berriak izan ditzakeen etekinak Izaban zein inguruan inbertitu ahal izango dira. Horrekin, Pirinioak eskaintzen dituen baliabide naturalak Pirinioetan bertan garatutako proiektuak sustatu ahal izatea nahi dugu.

Elektrizitate-kontsumoko puntu bat duen edozein pertsona, etxean zein negozioren batean, Estatuko edozein lekutan. Gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu egin behar, eta gu aldaketarako beharrezko tramite guztiez arduratuko gara.

Telefono-zenbakia: 948893240

Helbide elektronikoa:  ezkaenergia@isaba.es

IZABA, ENERGIA-HELBURUA

Proiektu horretan lanean hasi ginenetik, Izabako Udalean geroz eta argiago daukagu energia-kontsumo jasangarria sustatu behar dela. Gizarteak erronka asko ditu aurrean, baina energia-erronka garrantzitsuenetako bat da. 

Izaba oso herri turistikoa da, eta, horregatik, erabaki dugu gure herria bisitatzen duen oro energia modu arduratsuan kontsumitzeko beharraz jabetu dadin lan egitea. Elektrizitate-merkatarutzailearena lehenengo pausua besterik ez da izan.  Hemendik aurrera, gure energia-eredu bereziaren hedapena sustatuko dugu, baina, gainera, autokontsumoaren gaian aurrera egin eta energia berriztagarriko iturri gehiago instalatzearen alde egingo dugu.

Etorkizunak merezi du, Pirinioak merezi du.

X