KOKAPENA

TURISMOA – KOKALEKUA

Iruñetik Izabara iristeko, Pirinioetako autobia (A21) hartu behar da, Jakarako noranzkoan. Bi irteera har daitezke. 35 irteerak Irunberrira eramango gaitu. Irunberrin, NA-178 errepidea hartu eta Nabaskozera iritsiko gara. Hortik, Las Coronas mendatea igo eta Burgiraino jaitsiko gara. Han, NA-137 errepidea hartu eta Izabaraino iritsiko gara.

Beste aukera Pirinioetako Autobian (A21) 56 irteera hartu eta N-240 errepidetik jarraitzea da, Esako urtegiaren ondotik. 328 kilometroan, ezkerretara jo eta A-137 errepidea hartuko dugu; Erronkaribarrera eta, azkenik, Izabaraino iritsiko gara.

UDALETXEAREN HELBIDEA:

Izarjentea auzoa, 1 Posta-kodea: 31417

GURE INGURUNEA

Izaba Erronkaribarreko zazpi herrietako bat da. Ezka ibaiaren ertzean, Belagua ibarrerako ataria da, Nafarroako Pirinioetako mendirik altuenak dauden ibarrerako sarrera Hamaika kilometro baino gehiagoxera, mendebalderantz, Zaraitzu ibarra dago. Ekialdean, Ansó ibarrarekin (Aragoi) egiten du muga Izabak. Iparraldean, Larra-Belaguako eremurik altuenean, Frantziako Estatuarekin egiten du muga, Eretako udalerriarekin hain zuzen.

X