
Garbisa Hautesle Elkarteak Azaroaren 26an egin diren udal hauteskundeetan zerrendarik bozkatuena izan da.
Carlos Anaut buru duen zerrendak 137 boto jaso ditu. Eserlekuak Txurian partiduak, aldiz, 8 boto izan ditu, 14 boto txuri izan dira, eta, azkenik, 5 boto nulo.
Zenbatu diren baliozko botoen %86 lortuta, Garbisa Hautesle Elkarteak hurrengo legealdiaren udalbatza osatuko duten zazpi zinegotziak bereganatu ditu. Udalbatza berria abenduaren 16an egingo den udal bilkuran osatuko da.
Horrela, Carlos Anaut Izabako alkate izendatuko dute, eta berarekin batera zinegotzi gisa arituko dira Pedro Antonio Pilart, Karin Hübner, Aitor Perez, Nacho Garcés, Javier Tapia eta Sergio Ureña
