Azaroaren 28an, ostiralean, 16:00etan, Memoriaren Etxean (Izarjentea auzoa, 8), Izabako Udal Planaren Aldaketa Egituratzailearen Partaidetza Plana aurkeztuko da, Xan Quintana Urzainkik sustatutako 2. poligonoko 414. lurzatian hiri-lurzorua handitzeko, herritar guztiek beren iritzia edo iradokizunak adieraz ditzaten.
Plangintza berriaren helburua da espediente honen sustatzailearen jabetzakoa den 2. poligonoko 414. lurzatian etxebizitza bat ezarri ahal izateko beharrezkoak diren hirigintza-zehaztapenak ezartzea.
DFL ½.017aren 7. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, antolamendu eta urbanizazio berri bat ezartzen duten plangintza orokorraren aldaketa egituratzaileek, hirigintza-tresnari hasierako onespena eman aurretik, herritarrek parte hartzeko prozesu bat izan beharko dute, non ukitutako gizarte- eta lurralde-eragileek kontsulta-izaera izango duten.
