KANPAI-HOTSAK

Pasa den abenduaren 31n, Euskal Telebistak Izaban jo zituen kanpaiak Gabon zahar gauean. 400 pertsona inguru bildu ziren udaletxearen parean, programaren emisioan parte hartzeko. Sara Gandara, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleek  eman zuten. Plazako giroa paregabea izan zen, eta bertaratutakoek cavarekin topa egin zuten urte berriari kaixo esateko. Aurreko egunetako muntaketak ikusmin handia sortu zuen Izaban, eta nabarmentzekoa da zenbat jendek ikusi zuen programa; izan ere, 207.000 pertsonak ikusi zuten saioa Euskal Telebistan, eta, beraz, esan daiteke Gabon zahar gauak inoiz baino jarraitzaile gehiago izan zituela Izaban.

X