Izabako Udalak Erronkari ibarreko biztanleen artean osasun fisiko eta psikikoa hobetzeko jarduerak sustatzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du. Eskaintzen diren proposamenek herritar gehienak biltzen dituzte, nahi duenak bere egoerara egokitutako jarduera bat aukera dezan.
Alde batetik, zaharrenei zuzenduta, zahartze aktiboko jarduerak antolatu dira. Zehazki, ariketa fisikoa eta estimulazio kognitiboa egiten dira 65 urtetik gorako pertsonentzat, Jubiloteka izeneko programaren barruan.
Lantzen den beste ildoa osasunaren prebentzioa eta sustapena da. Zentzu horretan, udaletxeak eta Angel Galé igerilekuak aprobetxatuz, hainbat jarduera antolatu dira. Horien artean, pilates, spinning, gimnasia leuna eta yoga nabarmentzen dira. Gainera, tailer osasungarrien barruan haurrentzako ludoteka antolatu da.

Jarduera horiek guztiak Izabako Udalak antolatzen baditu ere, Nafarroako Gobernuak finantzatzen ditu. Programa horiek urtez urte erantzun ona dute Izabako eta Erronkari Ibarreko bizilagunen artean, eta Udalak uste du funtsezkoak direla osasuna hobetzeko.
