Izabako Udalak Baso Suteetarako Udal Jarduera Plana onartu du 2026ko irailaren 23ko bilkuran. Agiri honek Udalak biztanleria, ondasunak eta ingurumena babesteko erabiliko dituen antolaketa, baliabideak eta prozedurak zehazten ditu.

Planaren helburua baso-suteek eragindako Babes Zibileko ezohiko larrialdi-egoeren aurrean jendaurreko jarduketa guztien erantzun eraginkorra ematea da, baliabideak eta bitartekoak ziurtatuz beharrezkoak direnean. PAMIF plangintzaren xedea Izabako udalerriaren segurtasuna hobetzea da sute kasuetan, beti ere tokiko baliabide eta bitarteko erabilgarrien arabera, funtsezko ondasun eta zerbitzuei eragin diezazkieketen kalteak saihestuz edo, gutxienez, murriztuz.

Ildo horretan, Udalak datozen urteetan prebentzio-lan gisa zehaztuko dituen ekintza zehatzak jasotzen ditu, joan den udan Urzainkin gertatutakoa bezalako balizko suteen aurrean jokatzeko.

Kontsulta ezazu DOKUMENTU OSOA.

Plan hau Nafarroako Gobernuaren «Pirinioko Planari lotutako ekintzak finantzatzeko Pirinioko Toki Entitateentzako dirulaguntza» laguntzari esker egin da.