Izabako Udalak Asolaze udal-kanpinaren kudeaketa esleitu du datozen bost urteetarako. Proposamenak aurkezteko bigarren epe bat ireki ondoren eta aurkeztutako dokumentazioa aztertu ostean, udal-bilkurak Cristina Prati eta Ignacio Marini esleitu die udal-instalazioa.

Proposamen hori izan da Izabako Udalak irekitako prozesuaren ondoren aurkeztu den bakarra.

Kudeaketa esleitu ondoren, Udalak Asolaze kanpina egokitzeko lanekin jarraitzen du, instalazioaren zati batzuk egoera txarrean daudela eta. Gainera, esleipendun berriak lanean ari dira jada kanpina ahalik eta azkarren ireki ahal izateko.

Besteak beste, aurreratu dutenez, oraindik operatibo ez dagoen arren, www.campingasolaze.net webgunea martxan jartzea aurreikusten dute.

Gainera, kanpinarekin harremanetan jartzeko, helbide elektronikoa honako hau izango da: info@campingasolaze.net.

Azkenik, aktibo dago jada esleipendun berriek martxan jarri duten Instagramgo campingasolaze_isaba kontua ere.