Asolaze Kanpinak ateak ireki dizkio berriro publikoari abuztuaren 1az geroztik. Isabako udal kanpinaren kudeatzaile berriek martxan jarri dute instalazioa, zeinak ostatuaz gain taberna eta jatetxe zerbitzua ere badituen.
Cristina Prat eta Nacho Marin dira datozen 5 urteetarako proiektu berria zuzenduko duten bi pertsonak. Erronkaribarrakuei bereziki zuzendutako ohar batean, esleipendun berriek honako hau ziurtatu dute: «Lehen egun hauetan zuetako asko ezagutzen joan gara; hala ere, guztiei helarazi nahi genizuen nahi duzuenean hurbil zaiteztela herriko kanpinaz gozatzera».
Ildo horretan, eta lehen harreman-egun batzuen ondoren zein lehen erreserbei erantzun ostean, honako hau baieztatu dute: «Ateak zabalik itxarongo dizuegu, lantalde zoragarri batekin eta asko gustatzea espero dugun janariarekin». Horrez gain, eskerrak eman dituzte «Iharrean izandako harrera politagatik, eta guztioi ezagutzen joatea espero dugu!».
