Martxan jarri den proiektuaren izenburua “Hiru Behien Zerga, elkarbanatutako historia bat” da. Mugaren bi aldeetan Zergari buruz dauden bertsio ezberdinak ezagutzeko azterketa bat egitean datza. Ekitaldi hau oso ezaguna da mundu osoan, baina gaur egun bertsio ugari daude haren jatorriari buruz. Horregatik, ikerketa txiki bat egingo da, Erronkari eta Baretozko ibarretan tributu honen inguruan ezagutzen diren bertsio guztiak biltzeko.
Azterketa honetan zehar, elkarrizketak egingo zaizkie pertsonei eta erakunde zein elkarteen ordezkariei, eta haien lekukotzak jasoko dira (grabazioak eta transkripzioak); horrez gain, lurralde horietan gaiari buruz dagoen bibliografiaren eta dokumentazioaren indize bat landuko da. Halaber, ekitaldiaren ikuspegi ezberdinak biltzen dituen ikus-entzunezko dokumentu bat probestuko da.

Dokumentu hau muga inguruko ekitaldi komun batean aurkeztuko da, eta dokumentuaren kopia bat (bideoa) emango zaio azterketan eta topaketan parte hartu duten erakunde bakoitzari, zabaldu eta erakuts dezaten. Halaber, proiektuaren alderdi didaktikoa sustatzeko, Zergari buruzko bi tailer antolatuko dira Erronkari eta Baretozko ikastetxeetan.

Jarduera hau Zergari eta haren jatorriari buruzko lan-jardunaldi bat eginez osatuko da, Izaban garatuko dena 2027. urtean; bertan, proiektu honetan egindako lan eta elkarrizketetan identifikatuko diren mugaren bi aldeetako adituek parte hartuko dute.
Jarduera POCTEFA: Larra-La Pierre 360 proiektuaren barruan sartzen da. Kostua, orotara, 4.997,30 eurokoa da, eta INTERREG Espainia-Frantzia-Andorra programak emandako laguntza %100ekoa da.
