Uztailaren 21tik 26ra ospatuko dira

Izabak Santiagoko xeiak ospatuko ditu uztailaren 21etik 26ra.
Uztailaren 21ean, ostirala, Izabako gazteriak antolatu duen Isaba Summer Festival jaialdia ospatuko da.
Jaien hasiera ofiziala uztailaren 22, larunbatean eguerdiko 12etan izango da. Ordu horretan Erronkari Bailarako Jubilatuen Elkarteak jaurtiko duen txupinazoa izango dugu Udaletxeko balkoian. Era horretan, kolektibo honek urtetan egindako lanaren aitzatespena egingo dugu.

