Izabako Udalak Asolaze Udal Kanpinaren alokairua lizitatu du. Orain arteko kudeatzaileen kontratua amaitu ondoren, baldintzen agiri berria idatzi da.

Lizitazioaren zenbatekoa urtean 65.200 €-koa da.

Proposamenak aurkezteko epea 2023ko urriaren 11n ireki da eta 2023ko azaroaren 10ean amaituko da. Proposamenak Izabako Udalean aurkeztu beharko dira.

Interesa duten pertsonek HEMEN IKUS DEZAKETE BALDINTZEN AGIRIA. Gainera, udal bulegoetan ere eska daitezke.

Edozein informazio nahi izanez gero, 948893005 telefonora deitu.