Izaba Bizigarri

Izaba Bizigarri proiektuko emaitzak prest daude dagoeneko

2020ko azken hilabeteetan garatu den Izaba Bizigarri proiektua errealitate bat da jada. Izabako auzokideen parte hartzearekin egindako lan guztia dagoeneko eskuragarri dago dokumentu digital batean. Kontsultatu nahi baduzu hurrengo esteka erabili: https://issuu.com/canicca/docs/isaba_amable.

Proiektuaren helburua hiri diagnostiko partehartzaile bat osatzea zen, Izabako espazio publikoei buruzko hausnarketa kolektiboa egitea. Hau da, herritarren ekarpenak bilatu herriak dituen gabeziak, beharrak edo indarguneak antzemateko irisgarritasunean, segurtasunean, ekipamendu publikoan, erosotasunean, etab.

Bada, dokumentuak arkitektura-oztopoei, argiztapenari, seinaleztapenari, trafikoari, turismoari eta beste hainbat arlori buruzko iritziak biltzen ditu; guztiak ere, auzokideen egunerokoa markatzen dutenak. Eta baliabide garrantzitsua izan nahi du Izabako espacio publikoak pixkanaka hobetzen joateko, ikuspuntu anitz eta inklusibo batetik.

Izabako Udaletik diagnostiko hau osaketan parte hartu duten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, are gehiago pandemiak ezarri dituen baldintzak eta oztopoak gainditu behar izan dituztenean.

X