Asolaze kanpinak kudeatzaile berriak bilatzen ditu. Izabako Udala da instalazioaren jabea, eta kudeaketa lizitazio publikora atera du. Pertsona edo enpresa interesatuek PLENAn dute informazio guztia eskura, Nafarroako Gobernuaren kontratazio atarian.

Instalazioaren errentamendua gehienez 5 urterako izango da, legeak ezartzen duen bezala. Errentatzaileak ordaindu beharreko urteko kanona 75.000€-koa izango da (BEZik gabe). Proposamenak PLENAren bidez aurkezteko azken eguna 2026ko maiatzaren 8a izango da.

Baldintza-agiria eta gainontzeko beharrezko datu guztiak HEMEN KONTSULTA DITZAKEZU.

Edozein kontsultarako Izabako Udaleko bulegoetara ere dei daiteke: 948893005 edo idatzi udala@isaba.es helbide elektronikora.