Lan horiek amaituta daude dagoeneko, eta oinezkoak erabiltzen hasi dira. Izabako Udalak finantzatua izan da, eta Cederna-Garalurrek kudeatutako FEADER Funtsaren eta Nafarroako Gobernuaren % 70eko dirulaguntza ere jaso du.
Zehazki, jarduketa hau aurrera eramateko, Cederna erakundearen parte-hartzea izan da, PDR programaren esparruan emandako 60.000 euroko dirulaguntza baten bidez. PDR programa Europar Batasunak (FEADER landa-garapeneko funtsen bidez) eta Nafarroako Gobernuak finantzatzen dute. Programa honen helburua landa-inguruneko susperraldi ekonomiko eta sozialari laguntzea da, sustatzaile pribatuen zein erakunde publikoen proiektuak finantzatuz.

