Izabako Udala Larra-La Pierre 360 mugaz gaindiko proiektuan parte hartzen duen bazkideetako bat da. Ekimena Erronkari, Baretous eta Sainte-Engrace (Santa Grazi) ibarrak modu bateratuan dinamizatzeko jaio da. Helburua ingurunearekiko errespetuzkoak diren ekintza kolektiboak bultzatzea da, turismo-eredu jasangarri bat indartzeko eta, batez ere, helmugaren desestazionalizazioari laguntzeko. Proiektuak partekatutako natura-, kultura- eta artzain-ondareari balioa ematea du helburu.

Izabari eragiten dioten eta aurreikusita dauden jarduketa nagusiak honako hauek dira: 2026an, Larra Larraurako materiala erostea eta ibilbidea seinaleztatzea; Arette eta El Ferial, Ernazeko Lepoarekin eta San Martingo Harriarekin lotzen dituen Bide Historikoaren seinaleztapena, egokitzapena eta kartelak jartzea; eta San Martingo Harria zaharberritzea (harria bera eta San Martingo Harriaren ingurua konpontzea). 2027an, Hiru Behien Tributua sortu zuten gertakariei buruzko dibulgazio- eta partekatze-janaldi bat antolatuko da, eta Asolaze kanpina zaharberritu eta hobetuko da. Azkenik, 2028an, Arlasko iturria eraikitzea aurreikusten da, turismo-erabilerarako zein abereentzako.

Proiektuaren aurrekontua orotara 4.977.711,43 € da eta 3.235.512,43 €ko FEDER laguntza du. %65ean Europear Batasunak finantzatutakoa da; finantzazio hori Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027).

POCTEFAren helburua da Espainia-Frantzia-Andorra muga zonaldearen integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea da.

Kontsulta ezazu Larra-La Pierre 360 proiektuaren kartela.