Izabako Udalak Memoriaren Etxeko bi areto prestatzea erabaki du, lanerako espazio bat behar duten pertsonek erabili ahal izan ditzaten.
Eskaintzen den modalitatea lan partekatutako bulegoen alokairua da; hau da, areto bakoitzean bi pertsonak lan egin ahal izango dute.
Lan-espazio bat alokatu nahi duten pertsonek lan egiteko behar dituzten altzariak (mahai, aulkia, etab) instalatzeaz arduratu beharko dute.
Alokairua urtebeterako da eta ondoren luzapena egiteko aukera izango da. Udala arduratuko da internet, elektrizitatea eta WC zerbitzuak emateaz.
Alokairuaren hileko prezioa 120 + BEZ izango da.
Interesa dutenek udal bulegoetatik pasa behar dute beren datuak apuntatzeko abenduaren 12a baino lehen.
