Izabako herritik sei kilometrora dagoen eta Udalarena den Asolaze Kanpinak badu jada plaka fotovoltaikoen eta energia gordetzeko baterien instalazio berria. Zehazki, instalazioak 100 kw-ko potentzia izango du, eta horrekin kanpinak kontsumitzen duen energia berriztagarria handituko du Kanpinak, eta era horretan bere energia-efizientzia hobetuko du.
Izabako Udalak 134.750,40 € inbertitu ditu azpiegitura honetan. Inbertsioa posible izan da Izabako Udalak jaso duelako titulartasun publikoa duten ostatu turistikoen energia efizientzia bilatzen duten inbertsioetarako egindako dirulaguntza deialdiatik. Laguntza Europar Batasunaren Next GenerationEU funtsen bidez finantzatutako Eraldaketa eta Erresilentzia Planaren baitan dago. Inbertsio osotik, dirulaguntza %90ekoa izan da (121.275,36 €)