Izabako Udalak turismo-ostatuko establezimendu berrien ezarpena eta lehendik zeudenen handitzea etetea erabaki du. Eteteak turismo-ostatuekin lotutako mota guztietako lizentziak, baimenak, aurretiazko jakinarazpenak eta erantzukizunpeko adierazpenak emateari ere eragiten dio.

Etenaldia urtebeterako izango da, eta helburua da denbora-tarte horretan Izabako udalerrian turismo-ostatuaren erabilera arautzea eta antolaketa aztertzea, Izabako turismo-ostatuaren erabilera arautzeko eta antolatzeko plan berezi bat idatzi, izapidetu eta onartuz. Tresna horri esker, Izabako turismo-ostatuaren erabilera arautu eta antolatu ahal izango da, haren tipologia eta kategoria guztietan, aldez aurretik iraunkortasun-parametro objektibo eta helburuak definituta.
Udal akordioa indarrean dago NAOn argitaratu ondoren.
Kontsulta ezazu turismo-ostatuaren erabilera arautzeko eta antolatzeko Plan Bereziaren proposamena.