Izabako Udalak abian du Izabako turismo-ostatuaren erabilera arautzeko Plan Berezi bat egiteko prozesua. Ikertalde enpresak herriko etxebizitzaren eta ostatu turistikoen egoeraren diagnostikoa egin du; diagnostiko horretan hainbat datu aztertzen dira, Izabaren egoeraren argazkia egiteko balio dutenak.

Kontsulta ezazu Izabako etxebizitzaren eta ostatu turistikoen diagnostikoa.
Diagnostiko horretatik abiatuta, eta Felipe Saragüeta abokatu espezialistaren laguntzarekin, turismo-ostatuak arautzeko proposamen bat egin da.
Kontsultatu Izabako turismo-ostatuaren erabilera arautzeko eta antolatzeko Plan Bereziaren proposamena.
Parte hartzeko saio bat egin da, eta bertaratu direnek ekarpenak egin ahal izan dituzte, zalantzak argitu, etab.
Nolanahi ere, iritziak eta/edo proposamenak biltzen jarraitzeko, urriaren 8ra arteko epea jarri da interesa duen orok ekarpenak egin ditzan. Udal bulegoetan bertan edo bestela udala@isaba.es helbidearen bidez egin daitezke.
Plan Bereziaren eta Izabako Etxebizitza eta Turismoaren diagnostikoaren osaketa Nafarroako Gobernuaren finantzaketarekin egin da. Zehazki, Lurralde Kohesiorako departamentuak emandako dirulaguntza jaso du Izabako Udalak; Pirinioaren Planari lotutako ekintzak egiteko Pirinioko tokiko erakundeei bideratutako dirulaguntza da.