Ezka Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatearen Batzar Nagusia, 2025eko uztailaren 9an egindako bileran, Ezka Zaraitzu RS Mankomnunitatearen estatutuen aldaketari hasierako onarpena eman zion.

Aurrerantzean tokiko erakunde horrek “Ezka/Zaraitzu Zerbitzu Mankomunitatea” izena izango du.
Estatutuen aldaketa horrekin, Mankomunitateak zerbitzu hauek eman ahal izango ditu: hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatzeko zerbitzua, Berdintasun zerbitzua, Oinarrizko Gizarte zerbitzua, ura altan kudeatzeko zerbitzuak eta Euskara zerbitzua.
Jarraian Nafarroako Aldizkari Ofizialean estatutuen aldaketari buruzko iragarkia eta estatutuak ere kontsulta daitezke: