Izabako botika berriz ere zabalik dago

Udalak egindako hobekuntzen eta farmazialari berriak heldu eta gero, zerbitzua berriz ere martxan da, urte bat itxita egon ondotik

Izabako botikak ateak zabaldu ditu berriz ere. Cristina Mata eta Marco Rivas izango dira farmazialari berriak. Zerbitzua bere gain hartu dute, urte bat baino gehiago itxita egon eta gero.

Botikak, hurrengo ordutegia izango du:

  • Astelehenetik ostiralera: 9:30 – 14:00 / 17:00 – 19:30
  • Larunbata: 10:00 – 14:00

Botikaren telefonoa hauxe da: 948893049.

Izabako farmazia dagoen eraikina Udalarena da eta, horregatik, hainbat hobekuntza egin behar izan ditu Udalak zerbitzua berriz ere martxan jartzeko. Botikaren lokalaz gain, eraikin berean, Udalarena den etxebizitza ere dago eta bertan biziko dira farmazialari berriak.

Orain egin diren hobekuntzez gain, gogoratu behar da 2019 eta 2020 urteen artean, Udalak 150.000 € inguru inbertitu zituela farmazia erabat berritu eta gaur egungo araudietara egokitzeko.

   
 
X